Gaztea

Lehiaketa berezia

'Emostazu sustotxue' lehiaketako oinarriak

Urriaren 14an hasiko gara lanak jasotzen eta urriaren 31n esango dugu irabazlearen izena 'Dida' saioan.

  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
  • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
  • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean ''Emostazu sustotxue GAZTEA'' erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
  • Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
  • Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

  • Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.